XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atomoak elkartu egiten dira.

Orain arte atomoaren partikulak eta atomoak ikusi ditugu.

Atomoak klasifikatu ere egin ditugu, propietateen arauera, eta elektroien kopurua eduki dugu arau klasifikatzaile bezala.

Horrela atomoen propietate periodiko batzu ikusi ditugu, elektronegatibitatea batez ere.

Baina atomoak, kimikaren estudio-objektu izateaz gain, ez ditugu hutsetan aurkitzen, elkarkonbinaturik baizik.

Beraz, atomoak elkartu egiten dira.

Orain datozen gaietan atomoak elkartzeko erak estudiatuko ditugu, baina kontuz!, honek ez du esan nahi atomo batzu era batetara eta beste batzu beste era batetara lotzen direnik, ez.

Aitzitik, kimikak ez du lortu lotura desberdinen arteko diferentzia zehatza egitea, eta lotura moetaz mintzatzen garenean, lotura hori predominantea dela esan nahi da, eta beste loturak ez direla hain inportanteak.

Hemen hiru lotura moeta nagusi ikusiko ditugu:
Kobalentea
Ionikoa
Metalikoa

eta hauekin erlazionaturik
Hidrogeno lotura
Van der Waals-en indarrak.

Hiru lotura nagusiak nondik datozen jakiteko, elementuen elektronegatibitateareikin erlazionatuko ditugu: 1- Atomoak oso elektronegatiboak badira (ez-metale ez-metale loturak formatzeko) lotura kobalenteak edukiko ditugu.

2- Atomoak oso elektropositiboak badira (metale metale loturak formatzeko) lotura metalikoak ikusiko ditugu.

3- Konposatua formatzen duten elementuak elektronegatibitate oso desbardinetakoak badira, (metale ez-metale) formatzen den lotura ionikoa izango da.

Honela formatzen diren konposatuak oso konplikatuak izan daitezke, eta formatzen den unitate sinpleenari molekula deritzo.